XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Organuak jo beza, doinuren bat)

Eta fraide gazteak asi bitez dantzan.

A. Mattin etorri bedi bere lusagar-saskia besoan; eta A. Pello ta Beñat eman bitza patata-xuritzen.

Bertze Aita guziek ere lagundu bitzate, beren keinu ta kantaz, fraide gazte dantzariak.

Alako batez, atean jo du norbaitek.

Dantza gelditu bedi golpez.

Fraide gazte batek atea ideki ta agertu bedi Begibeltz.

(Ari begira, denak arrituak dare).

VIII.- AGERRALDIA

Lehengoak eta Begibeltz

Begibeltz.- (Hilun eta zakarki) Aita Nagusia?.

A. Nagusia.- Huna emen.

Begibeltz.- Ezagutzen nauzu?.

A. Nagusia.- Begibeltz artzaina! Zer duzu, gizon?.

Begibeltz.- Zer duzu? Alaba dut mendian utzia.

Bakar-bakarrik.

Azken atsetan.

A. Xabier.- Maialen? Azken atsetan? Zer du.

- Mintza zaite!.

A. Nagusia.- A. Xabier: Aginduak emaiteko, naikoa naiz ni etxe huntan.

A. Xabier.- Barkatu Aita.

Begibeltz.- Igortzen al duzu laister, oietakoren bat mendira.

Ez dakit bizirik atzemanen duen alaba.

Ni joaki naiz irirat, midiku ketara.

A. Nagusia.- Gaixo Gizona! Zer egin zaio alabari ba?.

Begibeltz.- Amildu mendian, beorketan ari zelarik.

A. Nagusia.- Beorketan, gauaz?.

Begibeltz.- Beorketan gauaz bai, beorketan gauaz.

Illegorri-k eraginda.

Obe, hil eta gero, gizon zital orrek balu betirako sua.

A. Nagusia.- Begibeltz! Aita baten biotz-mina bear da errespetatu.

Bainan ez zaitela otoi etxe huntan ola mintza.

Begibeltz.- Bai.

Aixe ibiltzen-tuzute zuek mihian, ele-ederrak.

Entzun omgi: Gure xola ondoan, atzemanen duzute lurrean zerbait.

Behatu ondo: Gizona den edo zakurra (Badoa).